Apirilak 28 – Lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna

Gaur, LAB, ESK, STEILAS, EHNE-ETXALDE eta HIRU sindikatuok Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan elkartu gara, lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna aldarrikatzeko mobilizazio ezberdinen bitartez, salaketa ezberdinei ikusgarritasuna adierazi nahian. Gai asko daude enpleguan langileok dugun osasunarekin erlazionatuta, baina gaurkoan in-itinereko istripuak, altueretako erorketak, zaintzarekin erlazionatutako gaixotasunak eta hemen Bilbon, hezkuntza alorrean lanak sortarazten dituen arrisku psikosozialak salatzeko elkartu gara.

Jarraitu Apirilak 28 – Lan osasun eta segurtasunaren nazioarteko eguna irakurtzen

EHUn Palestinaren alde pauso gehiago eman behar badira ere adierazpena positibotzat hartzen dugu

Gaurko Gobernu Kontseiluaren saioan adierazpen bat onartu da “Palestina laguntzeko manifestua Gazako hondamendi humanitarioaren aurrean” izenburupean.

Idatzian, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateak Nazio Batuen Nazioarteko Justizia Gortearen erabakia errespetatzea eta “genozidio ekintzak saihesteko neurriak hartuz” berehala betetzea eskatzen dio Israeli; nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatuz Gazako zerrendan laguntza berehala sartzen uztea;  biztanleria zibilaren aurkako erasoak nahiz setioa amaitzea; Israelera armak bidaltzearen amaiera; bidegabeki bahituta eta giltzapetuta dauden pertsona guztiak askatzea; berehalako su-etena ezartzea eta nazioarteko zuzenbidea nahiz Israel eta Palestinaren arteko gatazka konpontzeko Nazio Batuen ebazpenak betetzea, eta, azkenik, hamarkada luzetako sufrimendu izugarriari amaiera emateko eta Estatu palestinarra aitortzea ere eskatzen ditu. Aurreko aldarrikapenak egiteaz gain, EHUk CRUEren baitan Gazan berehalako su-etena eskatzeko eta bakea sustatuko duten programak garatzeko egitasmo bateratuak martxan jartzeko konpromisoa hartu du. Azkenik, giza eskubideak, nazioarte zuzenbideak edo Nazio Batuek Palestinako egoerari buruz emandako ebazpenak errespetatzen ez dituzten eragileekin Euskal Herriko Unibertsitateak “harreman komertzialik edo akademikorik ez ezartzea eta berrikustea” adostu du, “bereziki Palestinan gertatzen ari diren gizateriaren aurkako campusetan krimenak berariaz gaitzesten ez dituen Israelgo unibertsitate eta erakundeekin harremanak ez izateko eta hausteko konpromisoa” hartzen du.

Jarraitu EHUn Palestinaren alde pauso gehiago eman behar badira ere adierazpena positibotzat hartzen dugu irakurtzen

Errektoretza-taldeak eta Hezkuntza Sailak ez dute inolako borondaterik EHUko irakasle ordezkoen egoera konpontzeko

Borondate ezaren ondorioz sindikatuok borrokan jarraitzen dugu eta bide judiziala ireki dugu. LABek hasitako eta STEILAS, CCOO eta ELAk berretsitako gatazka kolektiboaren epaiketa gaur izango da

Ikasturte honetan mobilizazio kanpaina trinkoa izan dugu EHUn hainbat arazoei konponbidea bilatu nahian. EHUn bi greba egin ditugu eta Zerbitzu Publikoen hiru grebetan EHUrako aldarrikapenek berezko espazioa izan dute. EHUko langileok ditugun arazo guztien artean, ordezko irakasleen egoera jasanezina azpimarratu behar da. LAB, Steilas, CCOO eta ELA sindikatuok ordezko irakasleen lan-baldintzak hobetzeko egin genituen proposamenak EHUko zuzendaritzak erabat errefusatu zituen.

Eusko Jaurlaritzaren jarrera pasiboa ere onartezina da. Hezkuntza Sailak ez dio erantzun intersindikalak egindako bilera-eskaerari, hortaz, arazoa entzuteko eta konponbideren bat bilatzeko interesik ez duela erautsi digu.

Jarraitu Errektoretza-taldeak eta Hezkuntza Sailak ez dute inolako borondaterik EHUko irakasle ordezkoen egoera konpontzeko irakurtzen

Erretiroen akordioaren negoziaketa: LAB eta STEILAS sindikatuon jarrera

2022an Errektore taldeak aldebakarrez erabaki zuen 2015ean EHUren eta langileen artean erretiroaren inguruko akordioa bertan behera utzi eta haren ordez balizko Giza Baliabideak arrazionalizatzeko Plan baten I. Fasea ezartzea. Erretiroagatiko kalteordainekin amaitzea omen zen asmoa, baina errealitatean, erretiroak sustatzeko neurri eta pizgarrien murrizketa handia ekarri zuen Plan berriak, langile guztion kaltetan.

Jarraitu Erretiroen akordioaren negoziaketa: LAB eta STEILAS sindikatuon jarrera irakurtzen

Martxoak 12ko Greba, aukera berria EHUko Zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzari haien politikak alda ditzaten aldarrikatzeko

EHUko Zuzendaritzak irakasleen ordezkapen politika aldatu nahi zuela 2023ko maiatzean jakin zenetik horren aurkako salaketa eta mobilizazio dinamika abiatu zen.

Ordutik, sindikatuek eta Prekarioen Koordinadorak dozenaka ekimen burutu ditugu, eta 4 greba deitu dugu, arazo horren  larritasuna eta gainontzeko langileengan, sailetan eta ikasleengan izango zituen ondorio txarren jakitun izanik konponbidea aldarrikatzeko.

Zoritxarrez, ez da hori egungo Zuzendaritzak abiarazitako murrizketa bakarra. 2022ko urrian erretirora iragateko indarrean zegoen plana bertan behera utzi eta TELAZELen eta irakasle  eta ikertzaileen baldintzak kaskartzen zituen plan berri bat abiarazi zuen, sindikatu guztien eta Gobernu Kontseiluaren kide askoren kontrako jarrera sortaraziz.

Jarraitu Martxoak 12ko Greba, aukera berria EHUko Zuzendaritzari eta Eusko Jaurlaritzari haien politikak alda ditzaten aldarrikatzeko irakurtzen

EHUko irakasleen eta ikertzaileen M-6ko greba eguna arrakastatsua izan da M-12koan ere lortuko dugu

M-6ko greba eguna arrakastatsua izan da EHUko campus guztietan. Eragin ezberdina izan arren, zentro guztietan deialdiaren jarraipena nabaria izan da eta kasu gehienetan aktibitate akademikoa oso eskasa. Grebara deituta ginen irakasle eta ikertzaileok masiboki sostengatu dugu deialdia.

Era berean, azpimarratu nahi dugu grebaren mobilizazioetan langileen parte hartze handia. Bilboko elkarretaratzean 300 bat irakasle-ikertzaile bildu ziren, Donostian 200 baino gehiago eta Gasteizen 100dik gora irakasle-ikertzailek manifestazioa egin zuten Arabako campuseko Errektoreordetzatik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza ordezkaritzara, bi instituzio horien erantzukizuna salatzeko asmoz. Espero daiteke EHUko zuzendaritzatik jarraipena txikia izan dela irudikatzea. Hala ere, errealitatea gordina da: EHUko irakasle eta ikertzaileok “nahikoa da!” esan genuen atzo.

Jarraitu EHUko irakasleen eta ikertzaileen M-6ko greba eguna arrakastatsua izan da M-12koan ere lortuko dugu irakurtzen

Martxoak 8, Pribatizazioaren aurrean, zaintza sistema komunitarioa! Zaintza lanak aitortu eta banatu

Milaka izan ginen 2023ko azaroaren 30ean Greba Feminista Orokorrean kaleetara atera ginenak aldarrikapen argi batekin: zaintza eskubide kolektiboa bermatzeko Zaintza Sistema Publiko Komunitarioa garatu behar dela. Emakumeon* esplotazioaren gain bizirauten duen zaintza sistema hau kolapsatu egin dela gero eta agerikoagoa da: gaur egungo zaintzen antolaketa soziala jasangaitza da.

Egoera horren adierazle da instituzioek, (boterean dauden alderdien aldetik) pribatizazioa sustatzearen ondorioz, negozioa egitea eta zaintza sektorearen prekarizazio basatia. Bizitza sostengatzeko ezinbestekoak diren lan hauei dagokien balioa eman beharrean, kapitala metatzen jarraitzeko baliatzen dituzte instituzioek zein patronalek, inolako lotsarik gabe.

Jarraitu Martxoak 8, Pribatizazioaren aurrean, zaintza sistema komunitarioa! Zaintza lanak aitortu eta banatu irakurtzen

BIHAR, martxoaren 6an, EHUko irakasle eta ikertzaileok guztiok GREBARA!!!!

Azken hilabeteetan ordezkoen prekarizazio larriak erdigunean jarri du EHUko irakasle eta ikertzaileok pairatzen ditugun lan-baldintza kaxkarrak. Izan ere, ordezkoen afera edalontzira eroritako azken tanta izan da.

Irakasleen bajak eta baimenak lanaldi partzialeko ordezko irakasleen bitartez betetzeak (gehienez 800 euroko soldatekin), prekarizazioa areagotuko du EHUn, baita, kasu askotan sailetako gainerako irakasleen irakaskuntza zama handitu. Horri gehitu behar zaio berriak ez diren hainbat egoera: lan-zama handia, erosahalmenaren galera metatua urteetan zehar, osagarrien izozketa 2006tik, kolektiboaren barruan ematen diren diskriminazioak (bosturtekoak, seiurtekoak, …), plantilaren ezegonkortasuna, erretiroen akordioen deuseztapena, aldebakarreko campusen itxiera…

Egiturazkoa den arazo bat dugu guzti honen atzean: EHUren finantziazioa ez-nahikoa. Irakasle eta ikertzaileen Errektoreordearekin izandako bileretan ez da negoziatzeko borondaterik antzeman eta bere zuzendaritzatik jasotako proposamenek ez dute irakasle-ikertzaileek ditugun arazoak konpontzen. Jarrera itxi honek eta Eusko Jaurlaritzak erantzunik eman ez izanak berriro mobilizatzeko beharra eramaten gaituzte.

UPV/EHUko prekarioen koordinadorak abian jarri du grebarekin bat egiteko ekimena. LABek, Steilasek eta ELAk bat egin dute ekimenarekin, eta sinatzera animatu nahi zaituztegu. https://forms.gle/71kmpMWMJ64Ujrwq6

8:00etan pikete informatiboak campusetan:

– Leioan: Campusaren sarreran
– Donostian: Barriola eraikinaren sarreran (Elhuyar plaza, 1)
– Gasteizen: Farmazia fakultatearen atzean (René Cassin kalea)

11:30etan elkarretaratzeak:

– Bilbon: Hezkuntza ordezkaritzan (Kale Nagusia, 85) (mobilizazio nagusia)
– Donostia: Hezkuntza ordezkaritzan (Andia kalea, 13)
– Gasteiz: Errektoreordetzan (handik, giza katean Hezkuntza ordezkaritzara joango gara; San Prudentzio kalea, 18)

Gaur kontzentrazioa Klaustroaren egunean

Aurreko prentsaurrekoan esan bezala, EHUn greba egitera eta mobilizatzera eraman gintuzten arazo gehienek beren horretan diraute!!

Gaur, LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok deituta, elkarretaratzea egin dugu Bizkaia aretoaren aurrean klaustroaren osaketaren egunean.

Elkarretaratzean irakurritako komunikatua hemen daukazu.

UPV/EHUn lan-baldintza duinak bermatu eta diskriminaziorik ez!

MARTXOAREN 6an eta MARTXOAREN 12an GREBARA!

!